Kaixo lagunak!!

domingo, 2 de diciembre de 2012

Zein irakasgaietan erabili?

Bideragarria da irakasgai guztietan eskulanak erabiltzea? Zer uste dute irakasleek? Zer nolako eragina dute ikasleen motibazioan? Zer nolako eragina dute eskulanek ikasketa eta barneratze prosezuan?

Galdera horien erantzunek, eskulanek eta sormenak eskolan duten garrantzia ulertzen lagundu ahal gaituzte. Irakasgai desberdinetan eskulanak erabiltzea posible da ikasleen motibazioa sustatzeko. Hona hemen adibide batzuk:



-Matematika:

Ikasleek ikasitakoari buruzko murala egin dezakete, bakoitzak nahi duen diseinuarekin. Horrela, ikasleak, zer ikasi duten jakiteaz gain, ikasle bakoitzak zeri meaten dion garrantzia edo burua nola antolatzen duen ikusi dezake. Era berean, sormena landuko da nahiz eta matematiketako edukiak erabili.


Ariketa interesgarria ziango litzateke ere, mural guztiak bukatu ostean, horien arteko desberdintasuna ikasleek ikustea eta horien ustezko zergatiak irakasleak haiei ezagutaraztea.




-Hizkuntzak:  
                                                             
Lehen Hezkuntzan, marrazkian ageri diren hiru hizkuntzak lantzen dira. Zailtasunaren arabera, eskulan desberdinak burutzea kontrolatu beharko dugu. Agian, Euskara eta Gaztelera irakasgaietarako antzeko proposamenak egin daitezke errazagoak egingo zaizkielako ikasleei, ingelesa baino.

Gaztelanian eta Euskaran, esaldien xedea desberdintzen ikasten dutenean, adibidez, marrazkiak egitea proposatu diezaieke irakasleak                   eduki horiek gogoratzeko.

Ingelesean, hitz berriak ikasteko asmoarekin, ikasleek marrazkiak edo proiektu errazak asmatu ditzakete.




-Gorputz Hezkuntza:


Klasean egindako ariketak gogoratzeko, komikien bidezko istorioa egin dezakete. Horrela, jolasak edo ariketak errepikatu edo gurasoie erakutsi nahian, eskura izango dute.











No hay comentarios:

Publicar un comentario