Kaixo lagunak!!

jueves, 22 de noviembre de 2012

Sormenaren garrantzia



Bertan uzten dizuedan bideoak oihartzun handia izan du hezkuntza arloan, sormenari buruz hitz egiten denean hain zuzen ere. Ken Robinson-ek dioenez, eskoletan ez da sormenerako bidea uzten, eskulanak hain zuzen ere, bideratuta egoten dira, irizpide zehatzak dituzte eta. 

Gainera, kontuan izan behar dugu eskulanek eta batez ere sormenak eskolan duen lekua... instituzioek ematen dioten leku txikia. Horregatik, irakasleak izango garenok edo jadanik irakasleak direnak gure eskuetan dugun guztia egin behar dugu sormenari gure klaseetan lekua emanteko, guztiz garrantziatsu baita ikasleen garapenrako.

Espero dut bideoa interesgarria iruditzea!!







martes, 20 de noviembre de 2012

Eskulanen garrantzia



Eskulanen bidez haurrek bere irudimena sustatzen dute eta era berean,  eskuekin ekiteko ahalmena. Helburua ez da lana ondo burutzea, baizik eta beste klasekideekin, lagunekin, familiakoekin edo irakasleekin (edonorekin)  elkarreragitea.



Eskulanak aisialdi modu bat bezala baino ez dira ikusi urte askotan zehar hezkuntzan, beste irakasgaiek duten garrantzitik at egon dira. Aisialdi gisa bezala baino ez ditugu erabiliko orduan? Ez! Irakasleen eta gizartearen aurre ideia hori aldatzea beharrezkoa dugu, eskulanek hekuntzan eta sormenean duen garrantzi indarberrituz.