Kaixo lagunak!!

martes, 4 de diciembre de 2012

Amaiera...


Espero dut blog honen bidez zerbait ikasi eta disfrutatu izana!!




Kontuan izan beti ikasleak horiek baitira gure hezkuntzaren oinarri....


Ikasle minusbaliatuak

Kontuan izan behar ditugu klasean ditugun ikasle guztien premiak... baina ezintasunak ere. Gaur egungo eskolan baliabideak izan behar ditugu klasean ikasleekin aurki ditzakegun zailtasunak gainditzeko eta proposamenak aurrera eramateko.

Ikasgelan izan ditzakegun ikasle guztien integrazioa gauzatzeko, bakoitzak dituen zaitasunak aztertzea beharrezkoa da lehenik eta behin. Eskulanen bidez ere, guztiok gauza berdintsuak egin dezaketela ikusiaraztea lortu behar dugu; nahiz eta baliabide desberdinak erabili behar dituzten helburu berera heltzeko.

Garrantzitsuena ikasle guztiak kontuan hartzea da!






domingo, 2 de diciembre de 2012

Gabonak!

Gabonak direla eta.. hemen uzten dizuet Olentzeroren panpina egiteko bideo bat.. aditu nola egiten den!!
Olentzero egiten duten moduan beste edozein panpin edo aurpegi egitea posible da.. utz dezagu umeak sormena lantzen!!EITB eskulanak

Zein irakasgaietan erabili?

Bideragarria da irakasgai guztietan eskulanak erabiltzea? Zer uste dute irakasleek? Zer nolako eragina dute ikasleen motibazioan? Zer nolako eragina dute eskulanek ikasketa eta barneratze prosezuan?

Galdera horien erantzunek, eskulanek eta sormenak eskolan duten garrantzia ulertzen lagundu ahal gaituzte. Irakasgai desberdinetan eskulanak erabiltzea posible da ikasleen motibazioa sustatzeko. Hona hemen adibide batzuk:



-Matematika:

Ikasleek ikasitakoari buruzko murala egin dezakete, bakoitzak nahi duen diseinuarekin. Horrela, ikasleak, zer ikasi duten jakiteaz gain, ikasle bakoitzak zeri meaten dion garrantzia edo burua nola antolatzen duen ikusi dezake. Era berean, sormena landuko da nahiz eta matematiketako edukiak erabili.


Ariketa interesgarria ziango litzateke ere, mural guztiak bukatu ostean, horien arteko desberdintasuna ikasleek ikustea eta horien ustezko zergatiak irakasleak haiei ezagutaraztea.




-Hizkuntzak:  
                                                             
Lehen Hezkuntzan, marrazkian ageri diren hiru hizkuntzak lantzen dira. Zailtasunaren arabera, eskulan desberdinak burutzea kontrolatu beharko dugu. Agian, Euskara eta Gaztelera irakasgaietarako antzeko proposamenak egin daitezke errazagoak egingo zaizkielako ikasleei, ingelesa baino.

Gaztelanian eta Euskaran, esaldien xedea desberdintzen ikasten dutenean, adibidez, marrazkiak egitea proposatu diezaieke irakasleak                   eduki horiek gogoratzeko.

Ingelesean, hitz berriak ikasteko asmoarekin, ikasleek marrazkiak edo proiektu errazak asmatu ditzakete.




-Gorputz Hezkuntza:


Klasean egindako ariketak gogoratzeko, komikien bidezko istorioa egin dezakete. Horrela, jolasak edo ariketak errepikatu edo gurasoie erakutsi nahian, eskura izango dute.











jueves, 22 de noviembre de 2012

Sormenaren garrantzia



Bertan uzten dizuedan bideoak oihartzun handia izan du hezkuntza arloan, sormenari buruz hitz egiten denean hain zuzen ere. Ken Robinson-ek dioenez, eskoletan ez da sormenerako bidea uzten, eskulanak hain zuzen ere, bideratuta egoten dira, irizpide zehatzak dituzte eta. 

Gainera, kontuan izan behar dugu eskulanek eta batez ere sormenak eskolan duen lekua... instituzioek ematen dioten leku txikia. Horregatik, irakasleak izango garenok edo jadanik irakasleak direnak gure eskuetan dugun guztia egin behar dugu sormenari gure klaseetan lekua emanteko, guztiz garrantziatsu baita ikasleen garapenrako.

Espero dut bideoa interesgarria iruditzea!!







martes, 20 de noviembre de 2012

Eskulanen garrantzia



Eskulanen bidez haurrek bere irudimena sustatzen dute eta era berean,  eskuekin ekiteko ahalmena. Helburua ez da lana ondo burutzea, baizik eta beste klasekideekin, lagunekin, familiakoekin edo irakasleekin (edonorekin)  elkarreragitea.



Eskulanak aisialdi modu bat bezala baino ez dira ikusi urte askotan zehar hezkuntzan, beste irakasgaiek duten garrantzitik at egon dira. Aisialdi gisa bezala baino ez ditugu erabiliko orduan? Ez! Irakasleen eta gizartearen aurre ideia hori aldatzea beharrezkoa dugu, eskulanek hekuntzan eta sormenean duen garrantzi indarberrituz.

lunes, 17 de septiembre de 2012

Bideoak frogatzen

Kaixo!
Sarrera honetan bideo bat sartuko dut froga bat egiteko, ea ondo ateratzen den!